BAIMENA ADINGABEEN IRUDIEN LAGAPENERAKO AC CAMPUSERAKO
Familiek edo legezko tutoreek baimena ematen dute datu pertsonalen tratamendurako eta beren seme-alaba, ikasle edo ordezkatuei buruzko irudien grabaziorako, Athletic Club-en Campusean parte hartzen dutenen kasuan.
Gure jardueretan, Athletic Clubeko Campusa barne, parte hartzen duten adingabeen ongizatea gure Klubaren helburu nagusietako bat da. Gure erakundeak ezarritako adingabeen babesa politika haur eskubideen errespeturako beharrezko alderdi guztiak barne hartzen ditu.
Campusaren barruan hartutako irudien erabilera egokia lehentasuna da gure Klubaren ATERPE haurren babeserako politikaren barruan.
Campusaren jardueren barruan argazkiak eta grabazioak egin ahal izango dira eta Campusaren antolatzaileak edo Klubak berak hainbat kanal, web-orri edo sare sozialen bidez zabaldu ahal izango ditu.
Dokumentu hau onartzean, Athletic Club-eko Campusera doan adingabe baten aita, ama, tutore edo legezko ordezkari gisa:
Baimena ematen dut nire seme-alabari, ikasleari edo ordezkatuari ateratako irudiak grabatzeko, erreproduzitzeko, zabaltzeko eta jendaurrean komunikatzeko, dohainik, Campusaren instalazioetan (entrenamenduak, partidak, hitzaldiak) nahiz instalazioetatik kanpo (bisitak, irteerak) egiten den edozein jardueratan.
Onartzen dut aipatutako eskubideen lagapenak ez duela ordainsari ekonomikorik sortzen, eta ez dudala inolako ordainik edo erreklamaziorik egiteko eskubiderik Athletic Club-i edo irudi horiek erabiltzeko baimendutako beste edozein pertsona edo erakunderi.Edozein unetan nire eskubideak baliatu ahal izango ditut: sarbidea, zuzenketa, aurka egitea, ezabatzea, eramangarritasuna eta tratamenduaren mugatzea, edo nire baimena bertan behera utzi, helbide elektroniko honetara idatzita: cadiz@athletictrainingcamp.com