Lehen taldeko jokalariekin topaketa
Gabonetako AC Campuseko lehenengo txandan lehen taldeko jokalariekin topaketa egitea ezinezkoa izan denez, kirol-egutegian izandako mugek eraginda, AC CAMPUSeko antolakuntzak topaketa berri bat antolatu du lehen taldearekin, nahi duten parte-hartzaile guztientzat, igande honetan, 2025eko urtarrilaren 5ean.
Topaketan parte hartzeko, ezinbestekoa izango da beheko formularioa behar bezala betetzea eta igandean, 12:15ean, Lezaman puntualki agertzea.

