ATHLETIC CLUBEKO CAMPUSEAN ADINGABEEN IRUDIAK LAGATZEKO BAIMENA
Familiei edo legezko tutoreei baimena ematea datu pertsonalak tratatzeko eta seme-alaben, tutoretzapekoen edo adingabeen irudiak grabatzeko Athletic Clubeko Campusean.
Gure Kirol Campuseko jardueretan parte hartzen duten haurren ongizatea funtsezko helburua zaigu. Gure erakundeak haurrak babesteko ezarri duen politika haurren eskubideak errespetatzeko kontuan hartu behar diren eremu guztiak betetzen saiatzen da.
Campusaren garapenean har daitezkeen irudiak behar bezala erabiltzea lehentasunezko esparrua da gure Klubarentzat, ATERPE haurrak babesteko politikaren barruan.
Campuseko jardueretan argazkiak eta grabazioak egin daitezke, eta Campusak kudeatzen dituen enpresaren edo Klubaren beraren kanal, web orri edo sare sozialetan zabaldu ahal izango dira.
Athletic Clubeko campusean parte hartuko duen adingabe baten aita/ama/tutore edo legezko ordezkari gisa agiri hau onartzearekin batera:
Baimena ematen dut Campusean antolatzen den edozein jardueratan (entrenamenduak, partidak, jarduera sozialak edo bisitak) nire seme -alabaren, tutoretzapekoaren edo ordezkariaren irudiak edo argazkiak doan grabatzeko, erreproduzitzeko, banatzeko, emititzeko, zabaltzeko eta jendaurrean komunikatzeko.
Aitortzen dut aurreko eskubideen lagapena ez dagoela kontraprestazio ekonomikoaren mende, eta, beraz, ez dut inolako eskubiderik Athletic Cluben aldetik edo horretarako baimena duen beste edozein pertsona edo erakunderen aldetik inolako kopururik jasotzeko edo erreklamatzeko, horiek irudi horiek erabiltzeagatik.
Edozein unetan balia dezakezu datuak eskuratzeko, zuzentzeko, aurka egiteko, ezabatzeko, eramateko eta tratamendua mugatzeko eskubidea, edo, bestela, zure baimena atzera bota dezakezu Athletic Cluben aurrean, hurrengo helbide honetara mezu elektroniko bat bidaliz: info@dimensionfootball.com.