FAQS
Campusean izena emateko, gure webgunean aurkituko duzun formularioa erabili behar da. Izen-emate mota hautatu eta jokalariaren eta tutorearen datuak bete ondoren, ordainketa seguruko pasabide batera eramango zaitugu, ordainketa osatu eta inskripzioa gauzatzeko.
Jarduera Lezamako kirol-instalazioetan egiten da.
Bai, San Mamesetik Lezamara joan-etorria egiteko zerbitzua dago egunero, eta 25 euro balio du.
Bai, campusak atezainen prestakuntzan espezializatutako entrenatzaileak izango ditu. Jolas-jardueretan parte hartuko dute gainerako jokalariekin batera, eta alderdi teknikoan haientzat berariaz diseinatutako ariketak izango dituzte.
AC CAMPUSeko edizio honetako parte-hartzaileek San Mamesera eta AC Museora joatea edo Lezaman geratzea aukeratu ahal izango dute. Lezaman geratzea aukeratzekotan, futbolarekin lotutako hainbat erronka proposatuko dira kirolarientzat.
Arrazoi logistikoengatik inskribatzeko unean aukeratu behar izango da. Gerora edozein aldaketa egiteko, lehenbailehen jakinarazi beharko da antolakuntzari eta aldaketa posible izan beharko da.
Athletic Clubeko ekipazio osoa emango da, kamiseta, galtza eta galtzerdiz osatua.
Jokalari bakoitzak gomazko takoak izan behar ditu belar artifizialeko soropilerako.
Gomendatzen dugu:
• Motxila txiki bat ekartzea futboleko oinetakoekin jarduera egiteko.
• Gomendagarria da campusera ez etortzea futbol oinetakoak soilik ekarrita. Hau da, gomendagarria da kirol-oinetakoak edo antzeko oinetakoak ekartzea.
Izen-emateak eguneko hamaiketakoa barne hartzen du.
Bai, talde bakoitzak aldagela bat izango du bere pertenentziak gorde ahal izateko.
Campusari buruzko edozein zalantza edo kontsulta bidal daiteke:
- Gure webguneko harremanetarako formularioaren bidez,
- Posta elektronikoz (info@accampus.eus)
- Dei edo Whatsapp bidez (+34 608 30 78 21)
Jokalari guztiak mediku-aseguru pribatu batek estaltzen ditu. Era berean, edozein gertakariri aurre egiteko protokolo bat dugu.
Campuseko parte-hartzaileentzat telefono mugikorra debekatuta dago, eta gailu elektronikorik ez eramatea gomendatzen dugu.
Campuseko zenbatekoa itzultzeko eskatzeko, mezu elektroniko bat bidali beharko duzu info@accampus.eus helbidera, zergatia eta itzulketa jaso nahi duzun kontu-zenbakia adieraziz. Gehienez 48 orduko epean jarriko gara zurekin harremanetan, eta, dena zuzen badago, hurrengo 7 egun naturaletan itzuliko dugu ordaindutako zenbatekoa.
Inskripzioak banaka egin beharko dira, lege- eta administrazio-arrazoiengatik, Campusaren antolaketa errazteko. Beraz, izena emateko eta ordaintzeko prozesuak banaka egin beharko dituzte izena eman nahi duten jokalari guztiek.
Mugikorrerako aplikazioa da, Android eta Apple gailuetarako eskuragai izando dena. Bertan, AC CAMPUSari buruzko informazio guztia izango da eskuragarri: ordutegiak, jardueren egutegia, ohar garrantzitsuak, argazkiak, eguneroko laburpenak… Gainera, aplikazioak txat pribatu bat ere izango du, non familia bakoitza antolakuntzarekin harremanetan jar daitekeen edozein zalantza argitzeko.
AC CAMPUS aplikazioa jarduerari buruzko informazio guztia espazio batean integratzeko helburuarekin sortu da. Horrela, jakinarazpen guztiak app-aren bidez egingo dira eta mezu elektronikoa aparteko kontuetarako soilik erabiliko da. Horregatik, ezinbestekoa da izena eman ondoren eta jarduera hasi baino lehen aplikazioa gailu mugikorrean deskargatzea.
Aplikazioa PlayStore eta AppStoren dago eskuragarri. Campusaren antolakuntzak email bat bidaliko die izena eman duten pertsona guztiei, AC CAMPUS aplikazioaren zuzeneko estekekin eta sarbide gakoekin. Halaber, aplikazioaren erabilera erraztuko duen gida txiki bat bidaliko da.
Antolakuntzak email bat bidaliko du erabiltzaile-izenarekin eta aldi baterako pasahitzarekin, aplikazioan sartu ahal izateko. Saioa hasten denean, pasahitza aldatu ahal izango da.